Gotzon Jaio Plaza

MINTZAIRAK

Beri tahu saya ketika buku ditambahkan
Untuk membaca buku ini unggah file EPUB atau FB2 ke Bookmate. Bagaimana cara mengunggah buku?
Hitzen arteko Kaosean ahots bakarra bilatu beharrean dugu Gogoa: zetazko hitzak, hitz metalikoak, ozenak, mutuak, lantazgileak, zauritzaileak, ausartak, lotsatiak, sekretuak, publikoak, ulerkorrak, inozentziaz beteak, faltsuak, hutsak.Kaosaren metaketa hortan, norberaren ahots berria ? estreina gabea ? lortu ahal izateko anabasan eroritako hotsak errekonozi behar ditugu.?norberak errekonozi ditzala bereak / bere saminak / ernai zituen hoiek?Airean kulunkatzen diren ahotsak, hondarrean zizelkatutako lorratzak itsasoaren ahoak irentsiko dituen arte. Hitz hondakinak, hitz-erdiak, sakabanaturik asfaltoko gristasunean, eramanak eta ekarriak zapaten zoruetan, kaleetako ur putzuetan hondoratuak.?eraman bitza haizeak / handik eta hemendik / bakoitzak bere burua deskubri beza / bakoitzak bere zidorra har beza / xirimol kulunkarietan / argitsuak noraezean gidatuak?.Hitz galduen euriteak esaldi ahutsiak ereiten ditu karrekitan. Kolpeka eroriak, herrestan, bakanka, multzoka galdu dute berezko esanahia.?Euria ari du / euriteak hizkiz blaitzen / herenegun tantez bustitzen / zuen ortzi bera.Hitzak, esaldi galduak, erdi agurrak / kaleetako ur bidezka gainetik / leitu beharko guztiak / zerbait konprenitzeko?.Eta definizioen esanahiak trukatu eta endredatu egiten dira gidatzailerik gabe, hitzekin errealitate berria sortuz. Esangura soilak nahastu egin dira Kaosaren zurrunbiloan, bertatik sortuko den Mintzaira berria osotuz.?Mintzairaren konposta sortu / hiztegi berriak ongarritzeko?Lan hontan hitz eta esanahi ezagunak aurkituko dituzue, irudi xumeak eta irakurketa errazekoak. Poesiaren alderdi sinbolikoa jorratuz sentipenak eta barne zauri josi gabeetako saminak ideiekin ahoskatzen ditut, nahiz eta sarritan ahoskatze mutua baino ez lortu. Entzun gabeko hotsek osotzen dute egunero errealitatea, non zehatzago bilaketa eginez izenen deiek ustezko mundu arrotza erakusten diguten.
Buku ini saat ini tidak tersedia
16 halaman cetak
Tahun publikasi
2016
Sudahkah Anda membacanya? Bagaimanakah menurut Anda?
👍👎
fb2epub
Seret dan letakkan file Anda (maksimal 5 sekaligus)